McMurdo itsasartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | sound (en) |
Luzera | 55 km |
Zabalera | 55 m |
Eponimoa | Archibald McMurdo (mul) |
Geografia | |
Koordenatuak | 77°30′S 165°00′E / 77.5°S 165°E |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
McMurdo itsasartea Antartikan, Ozeano Antartikoko Ross itsasoan dagoen itsasartea da. Bertako urak McMurdo izotz hesiak oztopatuak daude. Bere neurriak 55 kilometroko zabalera eta beste horrenbesteko luzera dira.
McMurdo itsasarteak 4.000 kilometroko kostalde hartzen du, iparraldean Ross itsasorantz irekitzen dena. Royal Society mendilerroa mendebaldeko kostaldean altxatzen da, 4.205 metroko altuerara. McMurdo izotz hesia da bere hegoaldeko muga, eta Ross uhartea ekialdekoa. Hau da esploratzaile polarrek Hego Polora iristeko euren saiakerak hasteko gogokoen duten tokia.
3.794 metroko altuera duen Erebus mendia sumendi aktiboak Ross uhartea domeinatzen du, non AEBetako base zientifikorik garrantzitsuena den McMurdo basea dagoen, baita Zeelanda Berriko Scott basea ere, uhartearen hegoaldeko kostaldean. Itsasarteko kostaldearen %10 baino gutxiago dago izotzetik libre.
James Clark Ross kapitainak aurkitu zuen itsasarte hau, gutxi gora-behera Hego Polotik 1.300 kilometrora dagoena, 1841eko otsailean eta HMS Terror itsasontziko tenientea zen Archibald McMurdoren omenez eman zion izena. Itsasarte hau, gaur egun, McMurdo estaziotik gertu dagoen izotzeko lurreratze pista flotatzaileetan lurreratzen diren kargaontzi eta hegazkinentzat berrornitze ibilbide bezala erabiltzen da. 1957tik zientzialari eta hauen laguntzaileen aldetik izan duen jarraikako erabilera honen ondorioz, Winter Quarters badia biziki kutsatutako portu bihurtu da.
Artikulu hau Antartikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |